Albisteak

 

2013ko Gabonetako Postal eta Testuen Lehiaketan 11 parte-hartzaile egon ziren. Abenduaren 6an aurkeztu ziren lanok Elantxobeko Gorgonio Renteria Kultur Etxean. Bertaratu ziren ume guztiek izan zuten sari berdina: margozteko materiala. Hortik aparte ipuin kontalaria be izan zan bertan, ipuinak kontatu, hainbat jolasetan parte hartu eta meriendatxo bat egiteko aukera izan eben. Primeran amaitu zan eguna!

Lanak Elantxobeko Udalak eta Be Bai Elantxobeko Euskera Elkarteak elkarlanean Gabonak baino lehenago herritarren artean banatu duten Gabonetako postala egiteko erabili dira. Lehiaketan aurkeztutako ume guztien lanak erabili izan dira egiteko, ume bakoitzeko lan bat.

Eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!!

Gabonetako postala (PDF 2,05MB)