Albisteak

 

Euskal kostaldeko itsasoa zeharkatuz batelekuz urtero urtero egiten dan Trophée Teink aurten lehenengo aldiz Kantabriatik atera izan da. Bere ibilbidea hauxe izan da: Pedreña, Laredo, Getxo, Bermeo, Mutriku, Donostia, Zokoa eta Donibane Lohitzune. XXI. edizioa izan da (1993an izan zan lehena), abuztuaren 5etik 10era bitartean egin da eta batel kopurua eskasa izan dela esan behar, 10 baino ez dira izan. Iaz, adibidez, 21 izan ziren. Elantxoben be geldiunetxo bat izan eban, abuztuaren 8an, goizeko 9:30 ak inguruan. Betiko ohiturari jarraituz antolatzaileek eta Udaletxeak elkarri oparitxoa eginez amaitu zan ekitaldia.
 

Argazki guztiak ikusteko esteka.