Gertakariak

 

Uztailak 30-31 egunetan Batelero eguna ospatuko da Elantxobeko portuan

Elantxobeko Udalak eta Euskal Bateleroen elkarteak uztailaren 30 eta 31an Bateleroen Eguna antolatu dute Elantxobeko portuan. Ekimenaren helburua gure ontzigintzaren historiako batel klasikoak ezagutarazi eta hauen balioa azpimarratzeaz gain, batel estropada edo "saltalekuak" antolatzea da.
Egitaraua uztailaren 30ean goizeko 09:00etan hasiko da, batelen ongi etorria eta uretaratzearekin. 10:30etan patroien batzarra izango da, eta 11:00etatik 14:00etara bitartean Elantxobeko uretan nabigatuko dute. Eguerdian, 14:30etan, bazkaria izango da. Ospakizunak 16:00etan jarraituko du hiru balizen arteko estropadarekin eta eguna bukatzeko, afaria antolatu da 21:30etarako.
Uztailaren 31an, goizeko 10:00etatik aurrera, Euskal Herriko Zingan txapelketaren finala ospatuko da. 10:30etan usadiozko ontzien erakusketa egongo da ikusgai portuan eta 14:30etan bazkaria. Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara jai egitarauari amaiera emango dion batelen nabigazioa ospatuko da