Gertakariak

 

La Galerna y la Mar" liburua aurkeztuko du Isabel Letek Kultur Etxean abuztuaren 6an.

Liburuaren aurkezpen publikoa martxoaren 10ean egin zen Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan. Isabel Letek idatzitako lehen eleberri historikoa da hau eta bertan egileak 1912. urteko galerna gainditu zuten itsas emakumeak omentzen ditu.
Letek galernaren ondorioak gainditu zituzten emakumeen bizipenak kontatuko ditu Elantxobeko Kultur Etxean. Guztira, Bermeon 75 emakume alargun gelditu ziren, horietako asko haurdun zeudelarik, eta San Roke egunean ezkonduko ziren beste 20 neska senargairik gabe gelditu ziren. Historia eta argazki zaharren bitartez, Letek emakume guzti horiek omenduko ditu aurkezpenean.