Armarriaren deskribapena

Armarria Hondo urdinean galeoi bat berezko kolorean, uhin urdin eta zilarrezkoen ganean, eta buruan zilarrezko aingura.

Aitamen historikoa

Lantxobe edo Antxobe be deitua, 1524 inguruan sortu zan. Hasiera baten Ibarrangeluko auzunea zan, eta hango arrantzaleak eta marinelak bizi ziran bertan. 1854ra arte eleizate horren menpe egon zan, baina urte horretan independentzia administratiboa lortu eta Gernikako Batzar Nagusietan botua eta eserlekua izango zituan.

Ontzi holandesen erasoaren bildurrez, 1624ko apirilaren 17an Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusiek kostaldea eta portuak gotortzeko, eta uri eta eleizateetan kapitainak izendatzeko erabakia hartu eben. Juan Urtiz Mendoza de Arteaga Muruetako jauna Elantxobe, Gautegiz-Arteaga, Ibarrangelu, Legendika eta Akordako kapitain izendatu eben. Izendatze horreek zirala-eta auzia egon zan urien eta Jaurerriaren artean, eta urte bereko zemendian Felipe IV.ak balio barik utzi zituan izendapenok.

Ikurriña

Ikurriña Deskribapena: karmin koloreko saten ehunez egina. Aurrealdea: Elantxobeko armarria, obalatua eta erdian galeoi bat nabigatzen aingura batez koroatua, eta guztia beltzean bordatua, hondo zurian. Obaloaren inguruan kolore askotako hariz bordatuta landare eta lora estilizazioak. Neurriak: 105 x 185 cm.