Historia

 
Andima Ibiñagabeitia Idoiaga

Elantxoben jaio zen 1906ko urtarrilaren 27an, eta Caracasen hil, 1967an.

Jesuita izan zen eta Tuteran, Loiolan, Oñan eta Marneffen (Belgika) ikasi zuen. Apaiztu baino lehen Jesusen Konpainia utzi zuen.

Bere jarduera politikoengatik erbesteratu behar izan zen. Lehenbizi Parisera (1947-1954), eta gero Guatemalara (1954-1956), behin betiko Venezuelan kokatzeko gero.

Artikulu eta eskutitz kopuru handia argitaratu zuen, batez ere Euzko Gogoa aldizkarian, baina baita Euzko Deya, Gernika, Irrintzi, Alderdi, Eman….

Era berean, euskara ikasteko zenbait metodo burutu zituen eta Ovidio eta Virgilio bezalako idazleen obra klasikoak euskarara itzuli.

Bere biografia, Diasporatik gerra aurreko Euskal Herrian euskal kulturaren berreskuratzea bultzatu zuen belaunaldiaren adierazle garbia da. Beste idazle gazte askoren bultzatzaile ere izan zen (Txomin Peillen eta Jon Mirande esaterako).

1961eko abuztuaren 25an Akademiako kide izendatu zuten. Pako Sudupek prestatu zuen 1999an “Andimaren idazlan hautatuak” liburua.

Erantsitako dokumentuak