Ingurua ezagutu

Elantxobe euskal kostaldeko udalerri txiki bat da. Hedaduraz ez da handia, baina askok eta askok ezagutzen dabe bertako historia eta paisaje bereziengatik.

Elantxoberen jatorria alboko Ibarrangelu udalerrian dago, bertako parte izan zan-eta itsasoak bizilagun batzuk beraren altzora erakarri ebazan arte. Harrezkero Elantxobe itsasoagaz bat eginda bizi da, itsasoaren aldarte aldaketa guratsuak eta, aspaldion, orain dala gutxi arte, haren eskuzabaltasun amaiezinaren azkena onartuta.

Ibilbide bi proposatzen doguz:


1.  Elantxobeko Portua-Ogoñoko Talaia: ibilbide ekologiko-kulturala, 2 km (PDF 1,27MB)
 
  • Ibilbideak
  • Urdaibai. Ibilbide-gida