Sarbideak

Bilbotik zein Donostiatik, A-8 autobidea hartu Amorebieta-Etxanoraino, eta han, BI-635 errepidetik segi Gernika-Lumora iristeko; ondoren, BI-2238 errepidea hartu eta, azkenik, BI-2237tik jarraitu.

Gasteiztik Elantxobera heltzeko, N-622 errepidea hartu eta, ondoren, AP-68tik jarraitu 1 irteeraraino; han, A8a hartu Amorebieta-Etxanora heldu arte, eta orduan, goian azaldutako ibilbide berdina hartu.

Doako aparkalekua dago portutik oso gertu.

Autobusak

Bizkaibuseko A3513 (Bilbo-Galdakao Ospitalea-Gernika-Lekeitio) lineak zerbitzua eskaintzen du udalerrian.

Elantxobera helduera astegunetan: 8:30-10:30-12:30-14:30-16:30-18:30-20:30

Eta jai-egunetan: 10:30-12:30-16:30-18:30-20:30.

 Informazio gehiago (PDF 739KB)

A3513 (Lekeitio-Gernika-Galdakaoko Ospitalea-Bilbo)

Elantxobera helduera eta urteera: 7:30-9:30-11:30-13:30-17:30-21:30,
Eta jai egunetan: 9:30-13:30-17:30-21:30.

 Informazio gehiago (PDF 738KB) 

Bizkaibuseko A3526 (Gernika-Laida-Laga-Ibarrangelu) lineak be zerbitzua eskaintzen dau udalerian, baina ekainetik irailera bakarrik

 Joateko informazioa (PDF 713KB)

 Bueltatzeko informazioa (PDF 712KB)

Autobusa Elantxoben Autobusa Elantxoben 2 Autobusa Elantxoben 3

Dokumentu gehiago

  • Bizkaibus
  • Bizkaimove