Arkitektura

Bide Gane Bide Kaleko etxeak

Ogoño haitzaren magalean kokaturik egoteak herriko arkitektura eta herria bera bereizten ditu beste guztietatik. Herrigunea aldapan gora altxatzen da, txoko eder asko sortuz, Kale Nagusiko etxeak dira horren lekuko; denak daude portura begira.

Kale Nagusiko etxeakElizako erretaula

San Nicolás de Bariko eliza, 1803an egina merkante eta arrantzaleen kofradiak. Urrezko egurrezko erretaula barrokoa gordetzen du barnean.


Ondareari dagokionez, Kale Nagusiko eraikin neoklasikoak aipatu behar dira eta hauen artean udaletxearen jauregia nabarmentzen da, Tore Nagusia etxea.

Batzokia Etxe guztiak itsasoari begira Elizabarriko Etxea

Baina herriaren xarma berezia bere osotasunean gozatzeko, proposamenik onena, herri gainean kokaturik dauden behaketa lekuetara joatea da. Eguraldi argia egiten duenean Gipuzkoako kostaldea ere ikusten da.

Iturri Neoklasikoa Neoklasiko garaiko etxeak Udaletxea

Monumentuak

Bariko San Nikolas Eliza

Elantxoben dagoen zabalgune bakarraren gainean, arrantzaleen etxez inguraturik talaian San Nikolas de Bari eliza aurkitzen da; 1803. urtean eraiki zen itsasgizonen kofradiaren kontura.