Kokapena Urdaibaiko Biosfera Erreserban

Elantxobe mapaUrdaibai Biosfera Erreserba Ipar latitudeko 43º 12’ eta 43º 28’ artean, eta 2º 33’ W eta 2º 46‘ W arteko longitudean kokatuta Europaren hegoaldean, Kantauri Itsasoaren bazterrean, Iberiar Penintsularen iparraldean dago. Euskal Herriko gunea da eta zehazki Bizkaiko Lurralde Historikoaren Busturialdea deituriko eskualdean dago.

Urdaibaiko Biosferako Erreserbak 230 km2 hartzen ditu eta 45.000 biztanle bizi dira bertan. Mugei dagokienez, iparraldean kostaldea du, eta estuarioko sarrera Matxitxako eta Ogoño lurmuturrek eta Izaro uharteak zaintzen dute. Gainerako muga geografikoak Oka ibaiaren arroen banalerroak definitzen ditu eta ez dauka 12 km baino gehiago zabaleraz eta 17 km eta 20 km bitartean luzeraz. Bizkaiko Lurralde Historikoaren lurrazalaren % 10 eta Euskal Autonomia Erkidegoaren (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaz eratua) % 3 hain zuzen ere.

22 udalerriz eratuta dago. Horietatik hamabi oso-osorik sartuta daude: eta Elantxobe da horreetako bat.

  • Turismoa Euskadin
  • Turismoa Bizkaian
  • Busturialdea-Urdaibai
  • Euskalmet
  • Urremendi Landa Garapen Elkartea