Udaltalde 21 Urdaibai-Busturialdea

2004.urteko uztailean, Udaltalde 21 Urdaibai-Busturialdea sorrerarako hitzarmena sinatu zen, Gernika-Lumoko Lanbide Ekimenak Zentroak bultzatuta.

Hainbat udalerrik hartzen dute parte lan-talde honetan, konkretuki, Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udalek. Horiez gain ,  Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila , IHOBE Sozietate Publikoaren bitartez, eta Bizkaiko Foru Aldundia ere dira ekimen honen partaide.